XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN MIGUEL ECELCISCOAREN CONDAIRA

Lecu guztiac dira Jaungoicoa erregutzeco egoquiac, guztietan enzuten ditu gure escariac, non nai aguertu dizoquegu gure beartasunac; ordea batzuec dira egoquiagoac besteac baño, eta guizaldi guztietan izandu dira lecu izentatuac onetaraco, deitzen zaiztenac Elizac.

Bañan oetan ere badira batzuec Jaunac aparteco ardurarequin autu dituanac bera egoteco eta gure erregu edo obsequioac arceco, aguertcen duala bere naya edo borondatea ala dana, mirari ascoren bitartez, eta ayetatik bat esan dezaquegu dala... Aingueru San Miguel ecelciscoaren Eliza au.

Jaungoicoa ugari izandu da gauza arrigarriac eguiten, lecu santu oni aparteco naitasunarequin beguiratzen diola adiracitceco.

Asieratic gaur daño esaminatcen badegu, icusico degu argui eta garbi, Jaunaren escua zabala emen izandu dala.

Eguiazco erregu edo oracio lecua dala, eta Jaunari escatzen diogun gauza conveni zaigunic ez digula ucatuco; sinistu eta devocio andi bat izan bear diogula, eta beguiraune on eta biotz biotceco bat zor zayola.

Au ongui ezagutzeco esango dizut: 1. Bere asiera nundic izan zan; 2. Gure asabac utzi ciguten ejemploa, eta irugarren emen iritsi izan diran animaco eta gorputzeco ondasunac.

Lecu santu onetan cer gauza arrigarriac eguin dituan Jaunac ezagutzeco asco degu Don Teodosio Goñico zaldunaren condaira edo historia goratcea.